Altxuko Denda 2005. urtean sortu zen herriko janari-denda bat da. Gure helburua Erratzuko herriari zerbitzua eta bizitza emanen zion denda bat irekitzea zen, bertako eta kalitatezko produktuen eskaintza bermatuz. Ordutik, 20 urtez jardun dugu herriari, bezeroei eta gainontzekoei gure zerbitzua ahalik eta modu hoberenean eskainiz.

Denetarik aurkituko duzun janari-denda bat gara, non hainbat motako produktuak dituzun; barazkiak, frutak, kontserbak, izoztuak, esnekiak, eguneroko prentsa, ogia…

Koldo 2002an iritsi zen Erratzura, Ormaiztegitik, baina Baztanekin zuen harremana haurra zenean hasi zen, eta udako, Aste Santuko edo Gabonetako oporrak Altxua etxean igarotzen zituen. Altxua etxeko ukuilua konpondu eta denda irikitzea erabaki zuen.

2025ean 20 urte bete ditugu bezeroei gure hoberena eskaintzen eta hori ospatzeko besta bat egin genuen pasa den urrian. Bertan, herriko musikariak, bertsolariak, txistularia eta Koldoren hitzak entzun ondotik, bezero guztiak gonbidatuak zeuden luntx bat egin genuen.