Turismoa

Baztango paisaia berde eta naturalak ezagutzeko aukera izago duzu Altxuko Denda inguruan. Mendien harmonia, 15 herri txikien kultura, tradizioz betetako baserriak eta baso lasaiez gozatzeko aukera gure ondoan.

GURE HERRIA

Altxuko Denda Baztan Bailarako Erratzu herrian kokatuta dago.

Erratzu Nafarroako ipar-ekialdean kokatutako herri txiki bat da, Baztan ibarrean, Pirinioen magalean. Herri hau Nafarroako Foru Erkidegoan dago, eta bere ingurune natural ikusgarriagatik ezaguna da.

500 biztanleetara iristen ez den herri ttiki honek denetarik du; ostatuak, jatetxeak, etxe ruralak, kanpina, dendak… Horrez gain, turismoak pisu handia hartzen du, gehien bat Xorroxin Ur-jauzia bertan aurkitzen delako, baina baita inguruko mendi eta paisaia ederrengatik ere.

JARDUERAK

XORROXIN URJAUZIA

Erratzutik hasita bi orduko ibilbide zirkular bat gozatuz ikus dezakezun ur-jauzi naturala da Xorroxin. Ibilaldi erraza da, familia osoarentzat egokia, edertasun handiko paradisu natural batean

AMAIURKO GAZTELUA

Amaiur herrian kokatutako eta historiaz betetako gaztelua da. Gaztelu honek erakusten du Amaiur izan zela XVI.mendean Nafarroaren konkista gelditzeko azken erresistentzia tokia.

BAZTANGO BEGIRATOKIA

Ziga eta Irurita herriak lotzen dituen errepidean kokatzen da Baztango begiratokia, haran guztia ikusteko aukera ematen duena. Irurita, Lekaroz, Gartzain, Elizondo, Elbete, Gartzain eta Zigako Zigaurre auzoa ikusteko aukera paregabea.

BERTIZKO PARKEA

Bertizaranako Oieregin aurkitu dezakezun baso trinko eta koloretsua, non naturak eta kondairak bat egiten duten.  Magia izugarriko lekua, eta bertako xendetan zabiltzala lamia batekin topo eginen bazenu ere ez zinateke batere harrituko.

INFERNUKO ERROTA

Etxalar eta Baztan arteko mugan kokatuta dago. Basoaren erdian, zuhaitz eta laino artean izkutatuta, bi mendi magalen artean amilduta, ia zintzilik dago Infernuko Errota. Bertara heltzeko, basoan murgildu beharko zara, erreka bazterreko bidea jarraituz.

ZUGARRAMURDIKO LEZEAK

Mendebaldeko Pirinioetan, behin Baztan gaindituta eta mugatik hurbil aurkituko duzu Zugarramurdi, sorginen herria. Bertan, kondairak dioenez, sorginek akelarreak ospatzen zituzten Zugarramurdiko lezeetan eta zuk bertako natura eta mitologian murgiltzeko aukera izanen duzu.